Kirolen eta Notizien txokoa

2008-04-18

Galiziera

Galiziera, Galizian eta inguruko lurraldeetan hitz egiten den hizkuntza da. Halaber, Asturiaseko mendebaldean (galego-asturiano deitua), Gaztela eta Leongo Erkidegoko Bierzo eskualdean, eta Extremadurako Jalimako bailarako (Caceres) hiru herritan ere (Extremadurako fala) hitz egiten da.

Galiziera; aragoiera, arumanera, asturiera, gaztelania, frantsesa, friulera, italiera, portugesa eta sardiera bezala, Indoeuropar jatorrikoa da, Erromantzetik, Mendebaldeko italikotik, Iberiar-erromanikotik eta azkenik Galaiko-portugesatik du eratorria.

Gaur egun, galiziera oso gertu dago portugesetik. Aditu batzuen ustez, elkarrekiko ulergarritasuna %85ekoa da. Bertako lurraldeko bizilagunen %90ek ulertzen du galiziera, eta %60k hitz egiten du hizkuntza horretan. Galizieran bi dialekto bereiz daitezke: ekialdekoa eta mendebaldekoa. Baina bakoitzak bi aldaera dituenez lau dialekto ere bereizi izan dira: ipar-mendebaldekoa, hego-mendebaldekoa, erdialdekoa eta ekialdekoa. Galiziera idatziak, oro har, hego-mendebaldekoaren morfologia eta erdialdekoaren fonetika hartzen ditu, bi dialektoen arteko nolabaiteko konbinazioa sortuz. Galiziera 3.188.400 pertsonak hitz egiten dute. Hau, Galiziako hizkuntza ofiziala da, gaztelerarekin batera.

Aspaldi batean, XV. mendea arte zehazki, hizkuntza bera ziren galiziera eta portugesa (galiziar-portugesa), eta Erdi Aroko literatura hizkuntza nagusia izan zen Iberiar penintsulan. Galizia eta Portugal banatu zirenean, portugesak bere bideari jarraitu zion, baina galiziera galduz joan zen Gaztelaren eraginpean, eta herritarren ahotan baino ez zuen iraun. Zorte askorekin, XIX. mendean, galizierari buruzko ikuspegia aldatzen hasi zen, intelektual eta idazle batzuen jakin-minari eta bultzadari esker. 1905ean Galizieraren Errege Akademia sortu zen, eta 1950etik aurrera Unibertsitateak ere esku hartu zuen galizieraren berreskurapenean, “Instituto de Lingua Galegaren” bitartez, batik bat. 1980tik aurrera, gaztelaniarekin batera, Galiziako Autonomia Erkidegoan hizkuntza ofiziala bihurtzen da galiziera.

Galiziera, euskararen antzera hizkuntza minoritarioa da, hau da, hiztun gutxik hitz egiten dute. Egun hauetan, galiera, herri txiki edo xehetan bakarrik hitz egiten da. Hirietan jadanik jendea ez da galizieraz komunikatzen. Orain dela 20 bat urte, haur bat jaiotzen zenean, galizieraz mintzatzen erakusten zitzaion, gurasoen ama-hizkuntza, orain aldiz, gaztelaniaz erakusten diete. Lehenago esan dudan bezala, galiziera ofiziala da, baina ofiziala izan arren, gaztelaniak du ofizialtasun handiena. Galiziera 2. mailako hizkuntzatzat hartzen baita. Baina esan beharra dago, galiziera, euskara baino mintzatuagoa dagoela, honela hiztun gehiago edukiz.

Azkenik, denok dakigu galiziera zaintzen ez badela, desagertu egingo dela. Baina, ez galiziera bakarrik, euskara ere. Horregatik saiatu behar gera, hauek zaintzen. Bestela, zerk egiten gaitu euskaldun? Eta zerk egiten die galiziarrei galiziar?

<Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienak ikasten ez duelako, dakienak hitz egiten ez duelako baizik.>

“Rondo” jokoa (el medio)

Jokoaren historia

Joko hau nola sortu zen ez dakit, baina nire ustez, joko hau helburu zehatz batekin sortu zen: norbait zirikatzeko helburuarekin. Ziurrenik, halaxe gertatuko zen sorrera: zapaltzaile talde batek, norbaiten motxila hartu eta paseka ibiliko ziren, azkenik beraien artean borobil bat eginez. Erdian, motxila edo dena delakoa kendu diotena egongo zen, eta hau hura berreskuratzen saiatuko zen. Azkenik berreskuratzea lortzen zuenean, jokoa bukatzen zen menderatzaileentzat.

Jokoaren ezaugarriak

Joko honetan, ez dago partaide kopuru zehatzik, nahi duten guztiek jolas dezakete. Era oso xinple batean banatzen dira hauek: -Kopuru handi batek borobil bat egiten du. -Erdian pertsona bat edo asko jota hiru jartzen dira. (jokoak bestela ez luke graziarik izango) Rondoan, edozein urteetariko pertsonek jolastu dezakete, baina hori bai, kondizio fisiko minimo batzuk eskatzen ditu. Joko hau, edozein tokietan jolas daiteke: etxean, kalean, ikastolan, kartzelan, parkean, zure etxe-ondoko zuhaitzaren azpian… Oso praktikoa izateaz gain, edozein momentuetan eta edozein materialekin jolas daiteke, gehienetan baloi batekin jolasten den arren, edozein material erabili daiteke, adibidez: paper bolatxoa, lata bat, zapata, bizkar-zorroa, musuzapi paketea, gorra bat, urez betetariko globoa… Joko honek esparru nahiko handia edo txikia har dezake, batzuetan zure gelan ez dago tokirik baina ahala eta guztiz ere jolasten zara, besteetan aldiz, plaza erdia daukazu eta hortaz jokoa entretenigarriagoa da.

Jokoaren garapena

Oso era xinple batean jolasten da, baloia hartu eta lurrean uzten da hankarekin jolastu nahi baduzu, aldiz eskuekin jolastu nahi baduzu ba eskuan edukitzen duzu. Joko honek ez du denbora zehatzik, aspertzen zaren arte, edo ahal duzun denbora arte, edo baita ere jokalari gabe gelditzen zaren arte. Zuetatik zein joango den erdira erabaki eta jokoa hasten da. Jokoa hasi ondoren, norbaitek gehiagok jolastu nahi badu, honek, lehengo jokalariak zituen txanda guztiak eduki beharko ditu, hau da, beste jokalarik beste bi txanda balitu erditik borobilera joateko, oraingo jokalari berriak ere horiek izan beharko ditu. (jokalari bat txanda bat baino gehiago egoteko erdian, hurrengo atalean azalduko dut)

Jokoaren araudia

Bi araudi ezberdin daude: eskuekin jolasteko araudia eta hankekin jolasteko araudia: -Eskuekin jolasteko araudia: Baloia esku artean hartzen da eta edonori pasatzen diozu, hori bai, sakea librea da. Beste horrek hartzean, beste bati pasatzen dio, eta horrela kontsekutiboki erdikoak baloia hartzen duen arte. Badago era espezial bat, erdikoa berriro izaten jarraitzeko, adibidez, baloia eskuz esku pasatzen da, edozein norabideetan, baina, jokalari guztiek ukitu beharra daukate, eta azkenik zuganaino iristen den arte. Baloiak jokalarien artetik ematen dituen buelta bakoitzetik erdikoak beste txanda bat botako behar du. Beste era bat da 20 pase eginez eskuekin, orrek beste txanda bat suposatzen du erdikoarentzat ere. -Hankekin jolasteko araudia: Paseak hankekin eman behar dira, lehenagokoaren antzera, edonori pasatzen diozu baloia, eta lehenengo pasea librea da. Beste horrek hartzean, beste bati pasatzen dio, eta horrela kontsekutiboki erdikoak baloia hartzen duen arte. Bestearen antzera, badago era bat, bestea erdian gelditzeko, eta era hori da “kaño” eginez, hau da, hanka azpitio pasatuz besteak ukitu gabe, hau da, pase normal bat hanka azpitio. Beste era bat da 20 pase eginez, lehenagokoaren antzera. 20 paseak egin ondoren, baloia esku artean hartu, eta txalo egiten da (azkeneko hau zirikatzeko besterik ez da).

Jokoaren helburuak

Joko honek gure bizkortasun, azkartasun, pase eta zehaztasun teknikak erlazionatzen ditu. Alde batetik joko honetan pentsatu egin beharra dago nora bota, bestetik, bizkorra izan beharra zera erdikoak baloia ez kentzeko, gainera, gure pase eta honen zehaztasuna kalkulatzen ditu.

Jokoaren moldaketa kirol baterako

Joko hau kirol piloetarako erabili daiteke, adibidez: futbola, saskibaloia, errugbia, beisbola, softbola, tenisa, volleybola, eskubaloia, waterpoloa, hockeya… Joko guzti hauetan lehen esan bezala jolasten da, (jokoaren araudian eta garapenean esplikatu dudan bezala). Baina guztiekin ba kirol bakoitzari egokitutako pilotak erabiliz.

2008-02-06

Budismoa

Jatorria eta fundatzailea

Budismoa Iparraldeko Indian K. a. V. mendean Siddhartha Gautamak edo Budak emandako irakaspenetan oinarritutako erlijio eta filosofia da.

Buda ez da jainkoa, ezta Jainkoak bidalia, ezta profeta ere, eta budismoak ez du sortzaile bati buruz hitz egiten.

Sinesteak eta doktrinak

Lau Egia Zintzoak (Budaren irakaspen garrantzitsuenak)

1.Bizitza mingarria da.
2.Min honen zioa nahia da. Gero eta gehiago nahi dugunez, mina sentitzen dugu.
3.Badago itxaropenik. Mina bukatzeko bide bat dago.
4.Bide hau Bidezidor Zortzikoitz Zintzoa segitzean datza.

Bidezidor Zortzikoitz Zintzoa:

-Ikuspen edo Ulerpen Zuzena.
-Burutapen Zuzena.
-Berba Zuzena.
-Ekintza Zuzena.
-Ogibide Zuzena.
-Ahalegin Zuzena.
-Arreta Zuzena.
-Baitarapen Zuzena.

Yoga, maisua, legea eta komunitate bat.

Yoga Sanskrito hizkuntzaren terminoa da eta sei darshananak azaltzen ditu.

Ikasle bat meditazioaren bidetik bideratzeko, maisuak zehatz-mehatz ezagutu behar ditu meditazioaren xehetasun guzti-guztiak, eta sakon praktikatutakoa izan bera. Meditazioaren praktikan sortutako esperientziek eta zailtasunek aukera ematen diote maisuari ikasle bakoitzaren arazo zehatzak zeintzuk diren ikusteko. Trebetasun horiek ez dira ikasten ezagutza teorikoarekin. Norberaren esperientziatik soilik ikasten da bakoitzaren praktikaren fruitua lortu den antzematea, eta ezezko kasuan, batek garatzen ikasten du.

Jainkoak eta liburu sakratuak

Siddharta Gautama zuen izena, eta geroago Buda deitu zioten –“iluminatua”–. India eta Nepal arteko herrixka batean jaio zen K.a. 556. urte aldera, familia noble batean. Luxuz eta erosotasunez inguratuta hazizen.

Brama: Unibertsoaren eta izaki bizidun guztien sortzailea da.

Visnu: Munduaren kontserbatzailea. Unibertso guztia babesten duen jainkoa da. Munduan gaizkia sartzen bada, Visnu jaitsi egiten da eta oreka berrezartzen du.

Xiva: Suntsitzaile eta berregiztatzailea dantzaren jainkoa da ere. Bere emaztea Kali jainkosa da, odol-egarritea; eta bere semea, Ganesa, elefante buruduna, jainko borondatetsu eta babeslea.

Budismoak ez du liburu sakraturik.Budismoak hiru kanoi ditu.‘Canon Pali, Theravada-rekin zerikusia duena, canon Chino-a, Mahayana-ren idatziak jasotzen ditu eta canon Tibetano-a Vajrayana-n oinarritzen da.

Budismoaren bilakaera eta gaur egungo egoera

Nepalen sortu zen K.a. VI. mendean eta Asiako ekialde eta mendebaldera hedatu zen. Budismo Mahayana Txina, Tibet, Korea, Mongolia, Nepal eta Japonen praktikatzen da. Budismo Theravada ordea, Sri Lanka, Birmania, Tailandia, Kamboia eta Laos-en praktikatzen da.

Hinayana eta Mahayana budismoak

Hinayanak tradiziozko budismoa du oinarri eta Indonesia eta Asiako hego-ekialdean zabaldu zen. Hauek kontserbakorragoak dira eta Buda da miresten duten figura bakarra. Santu perfektua izatea da hauen helburua.

Mahayana budismoa, aldiz, idealistagoa da eta erdialdeko Asian, Txinan, Japonian, Vietnamen eta Korean hedatu zen. Hau praktikatzen dutenen helburua perfekziora beranduago heltzea da, lehenago, besteei bidea zein den erakusteko.

Tibet eta Mongolia

Tibeteko lurraldea nazio batua zen III. Mendean, budismoaren hedapena hasi zenean.Handik aurrera printzerri txikitan banatu zen, eta 1247an mongolen erasoak jasan zituen.Bitarte horretan budismo lamaista nagusitu zen.Lehengo dalai-lamak erlijio aginpidea zuen soilik, baina ondorengoek gero eta aginpide handiagoa bereganatu zuten, eta 1642an dalai-lama Tibeteko gobernuaren buru izendatua izan zen.1950.urtetik aurrera Txinaren menpean egon zen eta budismoa debekatu egin zuten.Gaur egun Txinako lurralde autonomoa da, baina txinatarren urkako erresistentzia higikundeak badira oraindik ere.

2008-01-18

Zergatik nahiago ditugu gazteok gaztelerazko filmak?

Euskarazko filmak izan barren,gazteok gaztelerazko filmak bahiago ditugu.Arrazoi batzuk aurkezten saiatuko naiz.

Hasteko,gaztelerazko zenbait filma famatuak izaten dira:mar adentro ,volver…Euskarazko filmak,berriz ospea izaten dute baina ez hainbeste.

Halaber, Euskara Euskal herrian hitz egiten da.Gaztelera ,berriz askoz gehiago hitz egien da,hau da lurralde gehiagoetan erabiltzen da,hiztun kopuru handia du.

Horregatik,filma kopuru ugariagoa da gaztelerazko euskarazkoak bano.Euskaraz oso jende gutxik ikusi ahal izango du ,gazteleraz ,berriz,askok.

Gainera aktoreak ospetsuak izaten dira gaztelerazko filmetan Adibidez:Penelope Cruz.Hau gaztelerazko filmetan hasi zen lanean eta gaur egun Hollywood-en dago. Hainbat goya irabazi ditu.

Bestalde,gazteak zinera joaten garenean,beran dagoen kartelak ez dugu ikusten euskarazko filmik,orduan,guk gaztelera jotzen dugu,denak hala baitira.

Azkenik,euskaraz (gutxi egite badira era) azken filmak aspergarriak izan dira,beraz,nahiago dugu gaztelerazko filmetara joan.Nahiz eta euskarazko filmak gaztelerauta egon,nahiago ditugu gaztelerazko filmak ikusi.

Obretako hondakinak

EZAUGARRIAK

Hondakin inerteak dira, hau da, euren ezaugarriak ez dute ingurumena eraldatzen. Eraikitzean, eraikinak eraistean eta kaleak zein etxeak konpontzean sortzen dira.

Obretako hondakinek zenbait osagai dituzte: hareak, buztinak, zementuak, asfaltoak, alkitranak, gomak, egurrak, kolak, beirak, igeltsuak…

GAUR EGUNGO EGOERA

50.000tik gora biztanle dituzten udalerriek sortzen dituzte obretako hondakin gehienak, bertan inon baino eraikin gehiago eraisten direlako.

Era berean, obretako hondakinak dira garbiguneetara iristen diren hondar gehienak.

KONPONDU BEHARREKO ARAZOA

Obretako hondakinak kontrolik gabe isurtzen baditugu:

•Lursail publikoak betetzen ditugu.

•Traba egingo diegu ibilgailuei eta ibiltarien zirkulazioari.

•Bide publikoak zikintzen ditugu.

•Paisaiaren ikuspegia hondatzen dugu.

•Euria egin ezkero, disolbagarriak direnez, lur azpiko eta gainazaleko urak kutsatu ahal dituzke.

ZABOR-POLTSEN IBILBIDEA

Norbaitek obran bat egiten duenean, bainuontzi-itxura duen edukiontzi batera botatzen ditu hondakinak. Edukiontzi hauek beteta daudenean, kamioiek jaso egiten dituzte. Hondakin horiek desagerrarazteko, inerteen zabortegira eramaten dira. Hauek, kontrolatutako zabortegiak, utzitako harrobi eta meategiak edo suntsitutako eremuak ere erabiltzen dira. Beste batzuetan, zabor horiek betegarri gisa erabiltze dira errepideentzat.

BIRZIKALKETZEA

Birziklatzeko lantegietaraino joan behar dugu. Hondakin hauek, zabortegira botatzen dira, edo birziklatu egiten dira.

Birziklatu ezkero, zama-lanetarako nabera eraman behar dira, bertan hondakinak metatu egiten dira. Bertatik, elikatzeko toberara eraman behar dira, honek hondakinak birrintzeko toberara garraiatzen ditu, hemen materiala birrindu egiten da, 40mm baino gutxiago duen materiala lortuz, bestela, 40mm baino handiagokoa bada, berriro errotara itzultzen da. Errotatik erretilu dardakarrira eramaten da, hemendik uhal garraiatzaile bat abiatzen da, eta iman bat du burdinazko materialak kentzeko. Uhal garraiatzailetik, uhal itzulgarrira doa, eta hemen uhalak bi bide hartzen ditu bat tromelarantz eta bestea baheketarantz. Tromelak etxeko hondakinak eramaten ditu hautatzeko eremura. Hemen 60mm-tik gorako egurrezko materialak eskuz banatzen dira. Eta hautatzeko eremutik baheketarantz doaz. Baheketan ere, 60mm-tik gorako materialak heltzen dira. Baheketatik, zikloi bereizlera joaten da, 10mm eta 40mm arteko hondakinak joaten dira zikloira. Material arinak aire bidez bereizten dira material astunengatik. Nahasketan, 0mm eta 10mm arteko hondakinak material arinekin nahasten dira. Azkenik, frakzioen lorpena iristen da. Hemen, tamaina ezberdineko materialak banatzen dira.

Elikadura kirolean

Gatz mineralak

Izaki bizidun guztietan ageri diren biomolekula inorganikoak dira. Izaki bizidunetan bi eratan aurki daitezke: uretan disolbaezinak direnak eta uretan disolba daitezkeenak.

-Disolbaezinak direnak egoera solidoan egoten dira eta trinkotasuna eta erresistentzia mekanikoa ematen die egiturei: adibidez, ornodunen hezurretan.

-Disolbagarriak direnak, uretan aurkitzean, anioi eta katioietan disoziatzen dira. Hauen funtzioetako bat, protoiak hartu eta emanaz zelula barruko pH-a konstante mantentzea da. Hauek ere, nerbio kinaden transmisioa edo muskuluen uzkurdura ahalbidetu dezakete.

Nire ustez gatz mineralak dira gure hezurrak gogortzen dituztenak, eta gainera nerbioetan eta muskuluetan eragina dute.

Proteinak

Proteinak molekula organiko ugarienak eta izaki bizidunetan funtzio gehien betetzen dituzten sustantziak dira. Alde batetik ehunen funtsezko egituraren parte dira, eta beste alde batetik. Funtzio metaboliko eta erregulatzaileak betetzen dituzte. Gainera kode genetikoaren oinarria dira eta izaki bizidun bakoitza definitzen dute.

Proteina motak

Bi proteina mota daude: animalia iturrikoak eta barazki iturrikoak.

-Animalia iturrikoak: animalia iturriko proteinak okel, arrain, hegazti, arrautza eta esnekietan aurki ditzakegu eta egitura konplexua izan ohi dute.

-Barazki iturrikoak: barazki iturrikoak fruitu lehorretan, sojan, lekaleetan eta zerealetan aurki daitezke, eta animalia iturrikoak baino sinpleagoak izan ohi dira.

Proteinen funtzioak

Plastikoa: beharrezkoak diren zelula-ehunen berrikuntzak, hazkuntza eta garapen garaian sortutako ehun berriak eta zauri, hezur-apurtze eta erredurak, konpontzeko dira beharrezkoak proteinak.

Erregulatzailea: organismoan gertatzen diren erreakzio kimiko guztiak ahalbideratu eta kontrolatzen ditu, hormona eta antigorputzak osatuz.

Energetikoa: behar haina karbohidrato eta gantz ezean, proteinak ere katabolizatu egiten dira.

Garraioa: gorputzeko likidoaren orekaren mantentze-lanetan parte hartzen dute eta oxigenoa eta burdina bezalako sustantziak garraiatzen dituzte.

Uste dut, proteinak direla, gure gorputzean garrantzi handienetakoa dutena, adibidez zauriak sendatzen ditu.

Koipeak

Landare-olioak hidrogenazio izenez ezagutzen den prozesu kimikotik pasarazten direnean trans koipeak sortzen dira, eta prozesu horren ondorioz, likidoak ziren koipeak solido bihurtzen dira. Elikagaien industriak produktuen bizitza baliagarria luzatzeko eta horien testura hobetzeko erabiltzen ditu.

Koipeak gantz jangarriak dira; animali edo landare-jatorrizko elementuak dira eta bere osagai nagusiak gantz-azidoen glizerido naturalak eta garrantzi gutxiagoko beste gantz batzuk dira. Karbohidratoen antzera, bestalde, karbono, hidrogeno eta oxigenoz osatuta daude. Koipeak behar-beharrezkoak dira gure organismoak behar bezala funtziona dezan.

Koipe horiek janarien kopuru handi batean daude; esate baterako, landare-margarinetan, opil industrialetan edo snack-etan.

Kolesterola

Kolesterola beste lipido batzuetatik eratorritako gantz berezia da. Soil-soilik animalia-jatorriko produktuetan aurkitzen da, hau da, ez da inoiz landare-jatorrikoetan ematen. Neurri jakin batean, kolesterola premiazkoa da gure gorputzarentzat; beste zenbait funtzioren artean. Jatorria ezberdinekoa izan daiteke, gorputzak (gibelak) sortutakoa edo janarietatik hartutakoa.

Nire ustetan, koipeak osasuntsuak izan daitezke baina era kontrolatu batean, koipe gehiegi jateak kolesterola ekar bai dezake.

Karbohidratoak

Karbono hidrato, karbohidrato, azukre edota gluzido ere deituak, gizakiongan molekula organiko ugarienak dira. Polihidroxialdehido eta polihidroxizetonak dira, guztiek baitute hainbat hidrogenoz asetako katea karbonatua eta bi talde funtzional hauetakoren bat, aldehidoa edo zetona.

Funtzioak

Karbohidratoek hainbat funtzio betetzen dituzte:

•Energia-iturriak dira, erregai moduan erabiltzen baititu organismoak berehalako energia lortu ahal izateko.

•Egitura eta babes funtzioa ere betetzen dute, organismo batzuen exoeskeletoaren eta landareen enborren osagai nagusia baitira.

•Seinale zelularrean ere parte hartzen dute, glikoproteina eta glikolipidoak zelulen mintzen kanpoaldean kokatzen baitira.

Nire iritziz, karbohidratoek, energia sortzen dute, gainera oso beharrezkoak dira landare batzuentzako.

Lipidoak

Nagusiki karbonoz edo hidrogenoz konposatutako printzipio berehalako organikoak dira. Uretan disolbaezinak eta disolbatzaile organikoetan disolbagarriak dira. Funtzio biologiko garrantzitsuak dituzte, hala nola organismoaren energia-erreserba nagusia izatea eta mintz zitoplasmatikoen parte izatea.

Gantz-azidoak

Gantz-azidoak kate alifatiko luze batek osatutako molekulak dira, eta mutur batean talde karboxilo bat dute.

Sailkapena

-Gantz-azido saturatuak: beren karbono-atomoen artean lotura bakunak besterik ez dituzte. Molekula linealak dira.

-Gantz-azido saturatugabeak: lotura bikoitz bat edo batzuk dituzte, eta horietan beren molekulek ukondoak dituzte.

Propietateak

Disolbagarritasuna: eremu hidrofilo bat eta eremu lipofilo bat dauzkate, likido polarrekin loturarik finkatzerik izan gabe.

Urtze-puntua: gantz-azido saturatuetan, karbono-kopuru handiagoarekin handitu egiten da. Gantz-azido saturatugabeetan, beren antolamendu espazialaren ondorioz, bere kateek ezin diete elkarri eragin eta horregatik, beren urtze-puntuak baxuak dira.

Esterifikazioa: lotura kobalente baten bidez alkohol bat elkartzea, ester bat eta ur-molekula bat osatuz.

Saponifikazioa: gantz-azidoek alkaliekin erreakzionatzea, xaboi izeneko gantz-azidozko gatz bat osatzen dute. Honek, zati polar edo hidrofilo bat eta beste zati lipofilo edo hidrofobo bat izango lituzke, uretan mizelak eratuz disolbatzen delarik.

Auto-oxidazioa edo gantz-azido saturatugabeak mintzea: lotura bikoitzen eta oxigeno-molekulen arteko erreakzioari zor zaio, horrek gantz-azidoa hausten du.

Nire opinioz, lipidoak gorputzaren funtzionamendu orokorra, batez ere odolean dute zerikusia.

Uraren garrantzia

Ura da kirolarientzat gauzarik garrantzitsuena, eta ahala eta guztiz ere, kirolari gutxi batzuek gutxietsi egiten dute. Ura eta likidoak, behar-beharrezkoak dira gorputzaren tenperatura mantendu ahal izateko eta hidratazioa ere. Izerdiaren ondorioz, ur litro ugari galtzen dira ordu batean, honela gorputza fresko mantendu ahal du.

Nerabeek eta helduek, kirola egin ondoren, errekuperatu egin behar dute galdutako pisua, honetarako, galdutako pisuaren araberakoarekin edan behar dute ura, hau da, galdutako pisua, edan behar da ur. Jakiteko pertsona hori hidrataturik dagoen, oso metodo ona da, jakitea pixak kolore argia edo iluna duen. Baina metodorik egokiena aura hotzarena da.

Hidratazio ona mantendu ahal izateko:

-Ur eta esne asko edan.
-Kafeina dute edariak, ahal bada galarazi, hauek lortzen duten gauza bakarra, likido gehiago galtzea da.
-Ur eta likido asko edan, kirola egin baino lehenago, bitartean eta ondoren.
-Umeei ur asko eman, urte haietan ez bai dakite zer den ona eta zer ez.

Nire ustetan, ura edatea oso garrantzitsua da, baina ez hori bakarrik, edari isotonikoak ere oso ondo datoz, karbohidrato asko bai dute.

Kirola egin edo txapelketa baten aurreko dieta

-Kirola edo txapelketa goizean praktikatuz gero, gosari osatua hartu behar da, esneki, labore, fruta edo zukua eta osagarriez osatua.
-Arratsaldean gertatzen bada, hasi baino bi ordu lehenago janari soila, gantz askorik gabea, egitea komeni da, hala nola: orea, arroza edo barazkiak patatekin, arrain edo haragia landarezko hornigaiekin eta ogia, fruta edo esnekiren bat. Ogitartekoa izanik, hobe patata-tortila izatea, fruta edo zukua eta txokolate-irabiakia edo azukredun infusioa, honela karbohidratoen ekarpena bermatzen dugulako.
-Jarduerak ordubete baino gehiago badirau, orduz ordu atsedenaldia hartzea komeni da: etenaldi horietan edan eta karbohidratoak dauzkan zerbait jan behar da (gailetak, txokolatea…): horiei esker, ariketaren erritmoari errazago eutsiko diogu.

Kirola egin aurretik, nire ustez… bokadilo on bat jatea da. Bestela ere, barratxo energetiko horietako bat ere ez dator gaizki.

Egun bateko menu osasuntsua

Gosarian

-Esnekiak: esnea, jogurta, gatzatu edo mamia, gazta…
-Laboreak: ogia, ogi xigortua, gailetak, laboreak, mueslia, opil xeheak…
-Fruta freskoak, zukuak.
-Hestekiak, kontserbak (atuna, etab.), gazta.
-Gantzak: gurin edo margarina.
-Osagarriak: marmelada, konfitura, eztia, azukrea…

Bazkari eta afariak

Barazkiak edo afarian, menua berdin berdina da: entsalada, patata, arroz, ore edo lekaleak hartu behar dira. Haragi, arrain edo arrautzak, landare-hornigaiz eta ogiz osatua.
Postretzat: fruta freskoa edo esnekiren bat.

Kirola egin behar denean, ondo bazkaldurik joatea ez dator gaizki, baino ezta ere pasa gabe. Kontua da korrika edo futbolean edo saskibaloian… zaudenean gosea ez pasatzea.

Linkak:

-www.wikipedia.com
-www.euskalnatura.net
-www.eroski.es
-revista.consumer.es
-www.hiru.com
-www.zientzia.net
-www.deportesalud.com
-www.euskara.euskadi.net

Rober Schumann

Atala: Biografiak

BIOGRAFIA:

Haurtzaroa eta adoleszentzia

Robert Alexander Schumann, Zwickau-en jaio zen 1810eko ekainaren 8an. Erromantizismoaren garaikoa, XIX. Mendearen erdialdekoa. Umeetatik, musika atsegin zuen, eta bere aitak, hau zela eta, piano tutore bat jarri zion, honela 7 urte zituelarik, bere lehen pieza musikalak egin zituen.

14 urteekin bere lehen saiakera egin zuen. Schumann, ikasten hasi zenetik, Grezia klasikoko dramagile batzuen saiakeretan zehaztu zen, baina bereziki, Johann Paul Friedrich Richter-ek egiten zituenetan. Bere lehen obretariko batzuk, “Juniusabende” eta “Selene” dira. Publikaturik, lehenengoa bakarrik izan zen (1826).

1826ean, bere aita hil egiten da; momentu hartan da, bere amak, musikagile izatea debekatzen dioenean. Orduan, 1828 bere amak, abokatutza ikastera bidaltzen du Leipzigeko unibertsitatera. Ahala eta guztiz ere, honek unibertsitatea uzten du musikagile egiteko.

Bakarlari karreraren abandonatzea

1830an, Schumann musikagile famatu bat bihurtu nahi zen, Liszt edo Paganini-ren antzera. Horretarako, honek gau eta egun eman zituen praktikatzen, azkenik, garai honetako musikagile famatuenetariko bat izatera lortu zuen arte.

Adoleszentziatik, Schumann-ek ondo erlazionatu zituen ikasketak eta estra-eskolak musikarekin. Une honetan, obra asko egiten ditu, pianorakoak bereziki, baina sinfoniazkok eta kamarakok ere egin zituen.

Konpositore eta kritikoa

Konpositore karrerarekin batera, kritiko karrera ere hasi zen Schumann-entzat.

1833-an bere koinata Rosalie eta Julius, bere anaia, hiltzen dira, honek nerbio-krisi bat ekartzen dio, honela bere buruaz beste egiten saiatuz. Gainera, krisiak, depresioak, bere buruaz beste egiteko saiakerak eta barneratzeak, ohikoak izan ziren honen bizitzan, eta hauek, 1844-tik aurrera ugaritu egin ziren, horrez gain, gehikuntzak jarraitu egin zuten hau hil zen arte (batzuetan ahotsak ere entzuten zituen buruan). Medikuek esan zioten, ondoez bipolarra zuela. Baina honek ez zuen galarazi Schumann-ek lana egiten jarraitzera. Zoramenak, pasatzen zitzaizkionean, segituan jartzen zen lanean.

Krisi horretatik itzultzean, 1834-ean Neue Leipziger Zeitschrift für Musik aldizkaria fundatu zuen, eta hau, beragatik zuzendua izan zen, bere azken eguna arte.

1834-ko udan, Ernestine von Fricken-etaz maitemintzen da, honek 16 urte zituen, eta honekin erlazio labur bat mantenduko zuen. Denbora honetan, Carnaval Op.9 idazten du.

Horrez gain, Schumann-ek bere bizitza guztian, bere lagunengan adiskidetasun handia erakusten zuen, lehiarik gabekoa, ez oso ohikoa musikagileen artean.

Clara Wieck-ekin ezkontza

Wieck-en etxean (bere tutorea) bere emazte izatekoa ezagutzen du. Clara Weick du izena, eta bere tutorearen alaba zen. 1836-ean harreman sekretu batekin asten dira, kartazkoa gehienbat. Kartazko erlazio honen zergatia, Clara beti bidaiatzen zebilelako zen. Harreman hau gertatzen ari zen bitartean idatzi zuen Escenas de la infancia. Urte bat beranduago, Robert-ek Clara-ren aitari honen eskua eskatzen dio, baina honek ezeztu egin zion. Azkenik 1839-an ezkontzera lortzen dute. Hauek batera igaro zuten hil arte eta 8 ume eduki zituzten.

Clara, pianista zen eta influentzia handia eragin zuen Schumann-engan. 1841-etik aurrera izugarrizko oberturak, sinfoniak eta kontzertuak egiten ditu, baina hauetan ere, pianoak jarraitzen du instrumenturik erabiliena izaten.

Azkeneko urteak

1844-ean, bere Errusiako bidaiaren ondoren, depresio bati garo zuen berriro ere eta Leipzig utzi eta Dresde-ra mudatu zen. Ondorengo urteetan bere osasun mental eta fisikoa ahultzen joaten da, baina ahala eta guzti zere, honek ez zion galarazi obrak egitera, adibidez: Sonatas para piano y violín, Concierto para violonchelo y orquesta eta bere opera bakarra, Genoveva. 1852-taik aurrera bere zoramen gertakariak uneoro jarraitzen dute.

1854-eko otsailaren 27an , Schumann Rin-era jaurtitzen da, zorte askorekin, garaiz salbatu ahal izan zuten, baina, bere adimena betirako galdu zuen. Honen ondorioz, barneratua izaten da Endenich-eko eritegi pribatu batean (Bonn-tik gertu). Bertan emango zituen bere azken urteak. Azkenik, 1856-ko ekainaren 29-an hil zen arte. 46 urte zituela hil zen. Medikuek diote, sifilisarengatik hil zela. Schumann, Bonn-en izan zen lurperatua, eta 1880-ean A. Donndorf-en giza irudi bat eraiki dzen bere hilobiaren gainean.

Bere biografiarekin bukatzeko, hau hil ondoren, Clara izugarri saiatu zen Robert famatua egiten, Europa osora ezagutzera eman zuen, azkenik izugarrizko fama emanez Schumann-i.

Obra lanak

Opus 2 Papillons

1831-an idatzia, bi fenomenoen fusioaren arteko adibide garbia ematen du, literatura eta konposizio musikala. Pianorako konposizio bat da, eszenaldi ugari ditu eta mozorroen festan inspiraturik dago. Dantza bakoitzak pertsonaia ezberdinak deskribatzen ditu eta beraien artean ez dute erlaziorik, azkenekoan izan ezik. Flegeljahre-ren azkeneko eszenaldian inspiraturik dago. Egoera alai bat eta sentimendu triste bat nahasten ditu.

Pianorako obrak
• “Estudios sinfónicos Op. 13”
• “Carnaval Op. 9”
• “Sonatas (3)”
• “Kinderszenen Op. 15”
• “Fantasía Op.17”
• “Toccata Op.7”
• “Fantasiestücke Op. 12”
• “Kreisleriana, op. 16”
• “Humoresca Op. 20”
• “Novelletten, Op. 21”
• “Carnaval de Viena Op. 26”
• “Arabeske, Op. 18”
• “Davidsbündlertänze, Op. 6”
• “Álbum para la juventud Op. 68”

Kontzertuak
• “Concierto para piano”
• “Konzertstück para cuatro trompas”
• “Introducción y Allegro-Appassionato para piano”
• “Concierto para violonchelo”
• “Concierto para violín”

Orkestra-obrak
• “Sinfonías (4)”
• “Obertura”

Kamarako musika
• “Cuartetos para cuerdas (3)”
• “Cuarteto para piano”
• “Quinteto para piano”
• “Fantasías para piano, violín y violonchelo”
• “Andante y variaciones para dos pianos”
• “Tríos para piano y cuerdas (3)”
• “Fantasías para clarinete y piano”
• “Cinco piezas en tono popular para piano y violonchelo”
• “Romances para oboe y piano”
• “Märchenbilder para piano y viola”
• “Sonatas para piano y violín (2)”
• “Märchenerzählungen para clarinete, viola y piano”

Ahots-musika
• “Dichterliebe, Op. 48 (16)”
• “Gedichte, Op 35 (12)”
• “Myrten, Op. 25”
• “Lieder-Album für die Jugend, Op.79”
• “Szenen aus Goethes Faust”
• “soulaiman kacha”

Informazioa iturriak:
www.wikipedia.com
www.epdlp.com

2007-06-12

Gepardoa

Atala: Animaliak

Gepardoa felidoen familiako ugaztuna haragijalea da. Afrikan bizi da, baina ehiza dela eta, desagertu egin da zenbait tokietatio (India, Txina eta Europatik). Gepardo batek 2m90cm neurtu daiteke. 42-65 kilo bitarteko pisua. Ugaldu ondoren, gestazioak 93-103 egun iraun ditzake. Ugaldu ondoren 1-6 kume izan ditzatekete. Kumearen bataz besteko pisua 270g-koa da. Bataz-besteko bizi iraunpena 26 urtekoa dute. Hanka motzak ditu gorputzarekin konparaturik. Bere gorputz osoko ilajea hori ilunxka da, eta hori ilun horren gainean puntu marroi ilunxka batzuk. Bere ilajea suabe eta leuna da. Hauen lurralde mota gogokoena sabana da.

Animali hau oso azkarra da, 100km/h abiaduran egin dezake korri bere helburua lortzeko. Zebra edo gazela ehizatu. Egunez ehizatzen du. Gepardoaren ehizaldiak luze irauten dute. Lehenik, harri edo mendate txiki batean igota beraien ehiza ikustatzen dute momentua heldu dela erabaki arte. Ondoren, pixkanaka-pixkanaka hurbildu eta azkenik, bat-batean korrika hasten dira ehizaren atzetik. lehenago esan dudan bezala 100 km/h abiadurara irixsiz.

Normalean, gepardoak animali bakartiak dira, hau da, ez dira taldetan ibiltzen, baina denbora epe labur batean, hauen anai-arrebak elkarrekin bizitzen dira. Beranduago, emeak taldetik joan egingo dira libre dagoen lurralde batera bizitzera. Har gazteak berriz elkarrekin jarraitzen dute talde txikiak sortuz, talde bakoiztean agintari bat dago, eta bere menpe beste guztiak.

Geroz eta gepardo gutxiago daude munduan. 1970 ean 14000 gepardotik 3000 gepardo izatera igaro gara azken 37 urteotan. Hori dela eta animali hauek legearen aurrean babestuta daude.

2007-06-11

Ibaiak eta errekak

Ur-korronte naturala, aski handia, itsasora edo beste ibai batera isurtzen dena.

Urak planetako lurrazalaren 3 laurdenak baino gehiago hartzen ditu. Gaur egun ura energia sortzeko erabiltzen da.

Ibaiek, lur gainera erortzen den euri uretatik, lurpean sortzen diren iturburuetatik, aintziretatik eta mendietan urtutako elur eta izotzetik hartzen dute ura.

Ibaiak higadura-eragile garrantzitsuak dira. Isurtzen ari den bitartean, ibai-urak arroko materiala higatu eta garraiatu egiten du eta, apurka-apurka, arroaren erliebea aldarazten du. Horrela, mendikateak lauagoak egiten dituzte eta sedimentuen metaketa dela medio, ibai-lautadak sortarazten dituzte edota hainbat aintziraren hondoak eta itsas hondoak sedimentuz betetzen dituzte. Ibai batek garraiatzeko eta higatzeko daukan indarra abiadurarekin lotuta dago.

Ibaiak bi motatan banatu ohi dira: lur azaleko ibaiak, lur geruzek urak hartzen duten lekuetan sortzen direnak, eta lurpekoak edo lur geruzak iragazkorrak diren lekuetakoak.

Ibaiaren tarte batean edo bestean, higadura, garraioa edo sedimentazioa nagusituko da, uraren indarraren arabera. Ur-emarien eta ibaiaren aldaparen menpe dago uraren indarra. Hiru ibilgu bereizten dira:

Goi-ibilgua: ibaiak ur-emari txikia du; hala ere, oso aldapa handiko lurretan zehar doanez urek indar eta abiadura handia hartzen dute. Tarte honetan higidura nagusitzen da. Ibilgua estua eta aldapatsua denez, ur-lasterrak eta ur-jauziak sortzen dira. Ibai-haranek, V letraren itxura izaten dute.

Erdi-ibilgua: ibaia ur gehiago bilduz joan da, aldapa apalagoa da eta indar higitzailea txikiagoa. Tarte honetan materialen garraioa gailentzen da. Errekariak, legarrak eta hareak garraiatzen dira. Ibaiaren ibilgua zabalagoa da. Ibaiak S formako bihurguneak egiten ditu: meandroak.

Behe-ibilgua: ia ez dago aldaparik, ura oso abiadura mantsoan doa eta meandro gehiago sortzen dira. Materialen sedimentazioa da nagusi. Mareak apalak dituzten kostetan, bokalea sedimentatuz oztopaturik geratzen da eta, ondorioz, ibaiak zenbait adarretan banatu beharra du, honi delta esaten zaio. Sedimentuak itsasoaren barrualdera eramaten dira, bokale zabal eta sedimenturik gabea osatzen da:estuarioa.

Glaziareak


Planetako eremurik hotzenetan pilatzen diren izotz-masa handiak dira.

Glaziarrek Lurraren gainazalen %11 estaltzen dute. Glaziar gehienak Antartikan eta Groenlandian daude.

Glaziarren higikortasuna oso txikia da (m/urteko). Mugimendu hau erliebearen maldak aprobetxatuz edo elur-metaketak sortutako indarren ondorioz gerta daiteke. Glaziarrak garraiatzen dituen materialak, hegalak sakon higatzen dituzte. Glaziarrek higadura handia sortzen dute; pitzadurak, hausturak, sedimentuz osatutako mendixkak etab. sorrarazten ditu. Glaziarren higikortasunari lotuta doan erosioak U itsura duten haranak eratzen ditu.

Lehen esan dudan bezala, glaziarrak haitz-pila handiak garraiatzen dituzte haranean behera doazenean. Glaziarrak gainean hartuta nahiz arrastaka garraiatzen ditu materialak, baina sekulan ez ditu biraka. Glaziarrek garraiatzen dituen materialei morrena deitzen zaie. Jalkin-materialak glaziar mihiaren amaieran jalkitzen dira morrena terminalak eratuz.

Hiru mota daude: kontinentalak, mendi edo haranetakoak eta mendionekoak.

Glaziar kontinentalak: eskualde polarretan eremu zabalak eta lodiera handia dutenak dira. Glaziar hauek itsasora heltzean zatitu egiten dira, izeberg izenaz ezagutzen diren izotz-blokeak sortuz.

Mendioneko glaziarrak: erliebe handiak atzean utziz, lautadetara heltzen direnean eratzen dituzten abaniko-formako eremu zabalak dira.

Mendi- edo haran-glaziarrak: pilaketa-eremu batetik sortzen den izotz-mihia, mendi-haranen erliebeak eraldatutako bideari jarraituz hedatzen da. Hauek planeta osoko goi-mendietan sakabanaturik daude, zenbait zati dituzte:

Zirku glaziarra: glaziarren goialdean egoten den ontzi itsurako gunea. Pilatutako elurra trinkotu egiten da beheko geruzetan. Pisuaren eta aldaparen ondorioz, izotzak higatu egiten du ingurua.

Glaziarren mihia: haranaren behera doazen izotzak eta elurrak osatzen dute. Jaitsieran, oso mantsoa izan arren, izotzak higadura bortitza eragiten du. Glaziarren mihiak material ugari garraiatzen ditu, eta glaziarraren bi aldeetara banatzen. Alde horiei alboko morrenak deritze.

Glaziarren aurrekaldea: glaziarren bukaeran egoten da. Glaziarrek mihian bidean garraiatzen dituzten materialak ere sedimentatu egiten dira eta aurrealdeko morrena osatzen dute.

Energia-iturriak

EZ-BERRIZTAGARRIAK

Energia eskuratzen den neurrian iturri bera agortzen joaten diren energia-iturriak dira, eta, ondorioz erreserbak ahitzen doaz. Ezagunenak: gasa, petrolioa, ikatza eta energia nuklearra dira.

Gasa
Baliabide fosila da. Gero eta gehiago erabiltzen den energia da hau. Bero-ahalmen handia dauka; petrolioa eta ikatzaren ordezkoa izango da, gutxiago kutsatzen baitu. Petrolioaren meatoki beretan egoten da.

Petrolioa
Hidrokarburoz osatutako nahaste likido itsaskorra, oso kolore ilun eta usain bortitzekoa. Petrolioa beroaren bidez distilatu egiten da: gasolina, kerosenoa, gasolioa, fuel-olioa…lortuz. Petrolioak ikatza ordezkatu du erabilpen askotan.

Ikatza
Garai batean energia iturri nagusia. Ikatzaren erabilera, gaur egun, energia elektrikoa sortzen datza. Ikatzaren bidez argi-indarra sortzeko zentralei zentral termikoak deritze. Gehienbat karbonoz osatua den eta landare-jatorria duen material beltza. Bi mota daude: eta egur-ikatza.

Energia nuklearra
Uraniotik eta beste material erradioaktibo batzuetatik ateratzen da. Atomoaren nukleoa zatikatzen denean sortzen den energia da. Nukleoak emandako beroaren bidez ura lurrintzen da eta ur-lurrin honek mugitzen ditu indar elektrikoa sortzen duten turbinak.

Abantailak
-Bero-ahalmen handia.
-Ez daude fenomeno atmosferikoen menpe.
-Nahiko ekonomikoak dira.
-Nahiko merkeak dira.

Desabantailak
-Erregaien erabilpenak, sustantzia kutsatzaile asko askatzen ditu atmosferara.
-Zentral nuklearretako hondakinak erradiaktiboak dira.
-Agortu egiten dira.
-Erauzketa-tokietan ingurugiro-arazo larriak sortzen dira.

BERRIZTAGARRIAK

Energia-iturri berriztagarriak kontsumitzen ez direnak dira, hau da, erabiltzeagatik ahitzen ez direnak dira. Adibidez: eolikoa, biomasa, geotermikoa, eguzki energia, hidroelektrikoa, olatuak…

Eolikoa
Haizearen energia erabiltzen da errota mugitzeko. Hemen turbina mugitzen da, turbinarekin batera elektrizitate-sorgailua dago, eta elektrizitatea sortzen da. Orduan, parke eolikoak sortu dira, eta bertan, haizearen energia elektrizitate bihurtzen duten hainbat aire-sorgailu daude.

Biomasa
Errekurtso biologikoetatik zeharka edo zuzenki ateratzen den energia-erregaia, bizidunen hondakinekin lortutako energiari deitzen zaio horrela. Gordailu batean sortutako gasa, gas natural edo hiriko gas bezala erabil daiteke, berotzeko, edo argi-indarra sortzeko.

Geotermikoa
Lurrazaleko leku sakonetan harriak berotu egiten dira, eta, harri bero hauek ura berotzeko erabili daitezke.Honek, lurraren bero naturalean du jatorria. Lurrazalera ateratzen den ur beroa edo beste bero-iturri batzuk erabiltzen dira.

Eguzki energia
Zelula edo plaka batzuetan Eguzkitik datorren energia, energia elektriko bihurtzen da. Baina, plaka hauek oso garestiak dira. Gehienbat ura berotzeko eta berokuntzarako eta elektrizitatea sortzeko erabiltzen da.

Hidroelektrikoa
Uraren energia elektrizitatea sortzeko erabiltzen da gehienetan. Urak turbina batzuk kolpatzen ditu eta turbinek bira egitean energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen dute. Ur-jauziaren altuera zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da potentzia.

Olatuak
Mareak egunero dituzten mugimenduak aprobetxatuz sortutako zentraletan lor daiteke, mareak eragindako energia. Olatuen indarra oso handia izaten da.

Abantailak
-Iturri hauek ez dute aire-kutsadurarik sortzen.
-Ez dira agortzen.
-Naturalak dira.

Desabantailak
-Oso garestiak dira.
-Urtegien eraikuntzak zenbait herri edo soro uholdeztatu ditzake.
-Baldintza atmosferikoen menpe daude.

Txikia nintzenean zergatik nituen nahiago euskarazko programak eta orain aldiz erdarazkoak??

Nik jadanik 14urte ditut, eta konturatu naiz euskarazko proragama gutxi ikusten ditudala.

Nire ustez, txikiak ginenean ez dakit edo andereñoak behartuta edo atseginez ikusten genituen euskarazko programak; gainera, txikiak ginenean erdara ez genuen oso ondo menperatzen. Hala eta guztiz ere ez daude euskarazko programa asko. Adibdez: ETB1ean euskarazko marrazki bizidun asko jartzen dituzte; batez ere, Betizu telesailek du umeen artean arrakasta. Baina, Betizuan agertzen diren marrazki bizidun gehienak erdaratik euskarara daude itzuliak. Gainera txikiak ginenean gehienek zituzten marrazki biziduna, eta orduan horietaz egoten ginen hitz egiten. Esate baterako X-MEN telesailak arrakasta handia izan zuen gure artean, eta ikastolara iristen ginenean bagenuen zertaz hitz egin. Ikastolan, andereñoak ere behartuta egiten zigun: hurrengo egunean galdetu egingo baitzuen. Esate baterako, berak esaten zuen: Astelehenerako ikusi programa hau…

Orain, aldiz, gazteok erdarazko programak ikusten ditugu gehienbat. Nire ikuspuntutik erdara da hizkuntza erabiliena gazteen artean.

Izan ere, erdarazko programa asko daudenez, guk, gazteok ikusi egiten ditugu nahigabe edo ez dagoelako beste aukerarik. Adibidez, nik ditudan 92 kanaletatik 5 bakarrik dira euskaldunak.

Horrez gain, euskarazko programak gure gustukoak ez izatea izan daiteke beste arrazoietako bat. Nire ustez oso aspergarriak dira. Adibidez: euskal programa gutxik izan dute arrakasta euskaldunon artean, horietako batzuk: Mihiluze edota Wazemank.

Baina, gutako askok ez dugu ulertzen programa gehienetan hitz egiten den euskara. Adibidez: Wazemankek oso euskara azkar eta arraroa du, niri asko kostatzen zait ulertzea, Txinoz ari direla ematen du.

Hau guztia dela eta, euskarazko programa gehiago jartzekoan euskara batuan hitz egin dezatela, bestela ez diegu ezer ere ez ulertuko.

Johann Sebastián Bach

Atala: Biografiak

Johann Sebastián Bach 1685eko Martxoaren 21ean jai zen Eisenach-en (Alemania) eta 1750eko uztailaren 28an hil zen Leipzig-en (Alemania).

Bach-en gurasoak Juan Ambrosio bach eta Elizabeth Lämberhirt izan ziren. Musikari familia batetan hazi zen. baina 10 urte zituenean umezurtz geratu zen. Eta bere anaiarekin bizitzera joan zen.

15 urtze zituenean S. Miguel eskolan sartu zen Lünerburgo-n. 18 urterekin printzearen orkestrarako biolin jole bihurtu zen, eta bertan hilabete batzutan egon zen.

1703an bere organoko irakaslea Arnstodt izan zen eta organoa jotzen ikasi zuen.

1707an Mulhausen-era joan zen bizitzera, han aritu zen S. Blas-eko elizan organoa jotzen.Urte bereko urriaren 17an bere lehengusina maria Barbara Bach-ekin ezkondu zen.

1708an gorteko organista izendatu zuten eta 1714ean orkestrako zuzendaria dukearen gortean Weimar-en.

1717-tik 1723-ra Bach kaperako maisu eta musika zuzendaria izan zen printzearen gortean. 1720an lehen emaztea hil zitzaion eta urte bat geroago berriro ezkondu zen Anna Magdalena Wilcke abeslariarekin.

Bach-ek obra hauek konposatu zituen:

-Las pasiones según San Mateo y según San Juan (1723-1729).
-Eguberriko oratorioa.
-190 kantata inguru.
-Hehe Messe (Meza sim.).
-Lau meza txiki.
-Oda funebre I eta Magnificat I.
-Preludioak eta fugak.
-Sonatak.
-Tokatak eta koralentzako Preludioak.
-Inbentzioak.
-Suites Frantsesek eta Inglesek.
-Goldberg bariazioak.

2006-11-30

Bullying-a “2″

Zuen galedei erantzuna emanez:

Bai, ezagutzen dut gertuko kasuren bat. Indar handiena, edo garrantzi gehiena izan zuena; Jokinena izan zen. Hondarribiko mutiko bat zen. 14 urte zituen, 4. DBHn, Talaia institutuan ari zen ikasten. Irailaren 21ean bere burua hil zuen, urte bat baitzeraman arazo fisiko eta psikologikoekin. Honen ondoren, 8 ikasle egotzi zituzten.

Azkenik, Bullying-a bideratzeko; uste dut, hori jasaten ari den ikasleak norbaiti esan beharko ziola. Baina, ikasleak bakarrik ez edozinek!! esan beharko zuen. Gainera, norbaiti erabiltzen ari baldin badiote zuk sartu eta bideratu. Betsela isilik gelditzen bazera arima herratu bat izango zea…

2006-11-26

Bullying-a

“Bullying” hitz hau gure bizitzan asko entzun edo ikusi dugu; telebistan, interneten, radioan, aldizkarietan…
Baina idazlan honetan, hitz horek zer esan nahi duen, nondikan datorren, non gertatzen diren bullying kasu gehienak… argitzen saiatuko naiz.
Bulliyng hitzak eraso eskolarra esan nahi du. “Bullying” ingeles jatorriako hitza da; kikildu, uzkurtu, zoritxar, dohakabe… esan nahi duena. Hitz hau, gaur egun “modan” dago, eraso eskolarra dela eta. Bullying-a egiten dutenak, autoritatea ezartzeko egiten dute; irainduz, mehatxatuz, erasoen bidez… honela biktima bat, bere aginpean edukiz.
Bada ere, “e-bullying” izeneko eraso eskolarra ere. Hau web-camaren bidez egiten da. Lehenik norbaiti bidaltzen zaio mezu bat birus batekin. Birus hoenk web-cama kontrolatzen du pertsona horrek jakin gabe. Orduan, ba pertsona hori pribatua den gauz bat egiten egongo balitz… Bere “lagunak” mehatsatu egingo zuten. Adibidez:”heman 200€ edo bideo hau interneten jarriko degu”eta horralako gauzak.
Ba al zenekien, Espainiako umeen %2 bullyinga jasaten dutela??
Adibidez, 2004ko irailaren 21 hondarribiako mutiko bere buruaz hil zen. Jokin izena zuen, 14 urte zituen.
Hau guztia kontuan harturik, ez dezu uste, bullyinga sahiestu beharra dagoela?






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham